EkiMuki Logo

Jolastu eta
ikasi
ibilgailuekin

Lite bertsioa App Store eta Google Playn

iPad screenshot

Jolasi, jolastu ta ikasi

Gaur egun ohikoa da ume bat tablet batekin jolasten ikustea, txikitatik teknologia elektronikoan iaioak dira! Hortaz, zergatik ez ahalmen hori aprobetxatu eta tabletarekin jolasi ahala ikasteko aukera eskaini? Joko berri honek "Jolasi, jolastu ta ikasi" ideia plazaratzen du, metodo oso sinple eta dibertigarria jolasteaz gain dibertituz ikasteko.

Eraiki

Joko honekin umeak ukimen-ikusmen koordinazioa lantzeaz gain; mugimendu, forma eta tamaina ezberdinak ere ikasten du. Puntu horiek landuz, umearen mugikortasuna lantzea ahalbidetzen da. Denbora gutxian antzemango duzu umearen irudikapen grafikoa hobetuz doala.

Ezaugarriak:

  • 12 ibilgailu ezberdin.
  • Atal mugikordun ibilgailu interaktiboak.
  • Benetako soinuekin.
Build mini-game
Memorize mini-game

Bikoteak

Memorama - Ezin hobea etxeko txikienentzat! Beraien memoria lantzeaz gain, oso entretenigarria ere egiten zaie. Zailtasun maila ezberdinek oroimen ahalmena hobetzen lagunduko die. Joko ezinhobea taldean zein helduekin erabiltzeko.

Ezaugarriak:

  • 9 zailtasun maila.
  • 12 karta ezberdin.
  • Sari dibertigarria erronka gainditzean.

Ordenatu

Ume argienentzat zuzendua! Auto lasterketa ez da hasiko irteera-puntuan autoak ordenatuta ez baldin badaude! Aukera dibertigarria zenbakien ordena ikasteko.

Ezaugarriak:

  • 5 zailtasun maila.
  • 1-100 bitarteko zenbakien ordena ikasteko aproposa.
Order mini-game

Ezagutzaz hornitu

Eman iezaiezu ezagutza tabletarekin jolasten duten bitartean! EkiMukirekin dibertitzeaz gain aurrerapausoak ematen dituztela ere ikusiko dituzu. Ez galdu aukera beraien hazkuntzaz gozatzeko eta beraien behar izanetara egokitutako ariketak proposatzeko.

Kaixo! EkiMuki-ren inguruko edozein iradokizun edo iruzkin eskertuko dira!